X

Irratia zuzenean

Faktoria%20|%20EiTB%20Euskadi%20Irratia

Faktoria

Baietz 11 egun euskaraz, elkarrekin. Hizkuntza inertziak aldatzeko ekimena

Faktoria

'Baietz 11 egun euskaraz'

Hizkunta inertziak aldatzeko ekimen nazional bateratua egingo da

2017/05/16

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak egin dute proposamena, lehen aldiz , elkarlanean

  • 16:12 min
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Euskal hiztunak aktibatu eta hizkuntz inertziak aldatzeko ekimen bateratu nazionala egingo da 2018ko udazkenean Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topagunea, lehen aldiz, elkarlanean aritu dira eta proposamen zehatza aurkeztu dute. Besteak beste, Egia, Lasarte-Oria, Agurain edo Arrigorriagan egindako ekimenak ditu oinarri eta 11 egunez, euskal hiztunak soilik euskaraz aritzea izango da erronka.

Proposamena joan den astean aurkeztu zuten Udaltop bilkuran. Orain, sektoreko ekarpenak jasoko dituzte moldaketak egiteko helburuz eta laburrean hasiko dira Udal, erakunde ofizial eta enpresa pribatuekin aurkezpen eta pedagogia lana egiten, urte eta erdi barru egingo den ekimenak ahalik eta neurririk handiena har dezan.

Iker Martinez de Lagos Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariak eta Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko Zuzendariak eman dizkigute azalpenak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena