Itxi

Faktoria

Iratxe L. Aberasturi

'Alderdi bakarrak guztiz dependiente bihurtuko lituzke independenteak'

Iratxe Lopez de Aberasturi Gasteizko zinegotzi eta Eusko Alkartasunako sektore kritikoko bozeramaileak berretsi egin ditu Eusko Alkartasuna barruan demokrazia falta zegoela esanez egindako salaketak

Iratxe Lopez Aberasturi Eusko Alkartasunako zuzendaritzarekin kritiko den sektoreko bozeramaileak  Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du, EH Bilduk izan beharreko egitura eta izaerari buruz, alderdi barruan ez dela nahikoa hitz egin, eta horregatik aurkeztuko dutela, besteak beste, hautagaitza alternatiboa EAk ekainean egingo duen kongresura.

Euren ustez, independienteen ekarpena oso garrantzitsua dela diote, baina EH Bilbuk ez duela alderdi egiturarik hartu behar, alderdien koalizio izan behar duela, alderdi bakarrak "independienteak guztiz dependiente bihurtuko lituzkeelako".

Gasteizko zinegotzi eta sektore kritikoko bozeramaileak berretsi egin ditu Eusko Alkartasuna barruan demokrazia falta zegoela esanez egindako salaketak, eta erronka bota die zuzendaritzako kideei, Asanblada Nazionalean egindako eztabaida eta hartutako erabakiei buruzko aktak erakuts ditzaten.

 

>