Itxi

Faktoria

Hilario Arbelaitz

'Ez dut oraingoz erretiratzeko asmorik'

Sukaldari oiartzuarrak gezurtatu egin du Zuberoa utzi egingo duenik

  • 24:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

48 urte dira aurten Hilario Arbelaitz sukaldean hasi zela, artean bere bizitza profesional osoa sukaldari gisa emango zuenik jakin gabe. Lan asko egin du bidean, lorpenak ere handiak izan dira, eta "hori uztea kosta egiten da", 'Faktoria'n esan digunez. "Gustura nago", erantsi du, "osasunez ondo nabil eta Joxemari eta Eusebio anaiekin ondo ari gara. Ez dut momentuz uzteko asmorik". Horrela gezurtatu ditu Hilario Arbelaitz sukaldariak erretiratzera doala dioten zurrumurruak: "Azkenaldian, zerbitzatzen ditudan platerei buruz baino gehiago galdetzen didate erretiroaz".

Bere ibilbide profesionalaz eta sukaldaritzari buruzko aktualitateaz aritu gara harekin, besteak beste, bekadunen baldintzez edota The Restaurant aldizkariak datorren urtean Bilbon egingo duen ekitaldi handiaz.

italdi handiaz.