Itxi

Faktoria

Euskovision

Berri Txarrak, balizko euskal hautagaia Eurovisionen!

'Oreka' kanta txapelketan lehiatzeko kantarik aproposena iruditu zaie aurten Eurovisionen abestu duten hainbat artistari.

  • 9:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Imanol Apariciorekin hitz egin dugu 'Faktoria'n. Gazteako kolaboratzailea eta euskovision.eus-eko kidea Kieven izan da aurtengo Eurovision txapelketaren jarraipena egiten. Euskal Herria ordezkatzeko zein izango ote litzatekeen hautagairik onena jakin nahian, inkesta bat ere egin die Alemania, Suedia, Frantzia, Islandia eta Maltako partehartzaileei.

Bost euskal kanta erakutsi dizkie haiei eta kantetatik bat aukeratzeko eskatu, hots, Eurovisionerako aproposena iruditzen zaiena. Nahiadanceren 'Nahia', Alaitz eta Maiderren 'Txanpon baten truke', Hemendik Aten 'Eskutitza', Latzenen 'Laztana' eta Berri Txarraken 'Oreka' entzun dituzte, eta azken honek jaso ditu inkestan boto gehienak.