Itxi

Faktoria

Nagua Alba

'Ustelkeriarena larrialdizko egoera da. Mozioa aurkeztu beharra dago'

Gaur erregistratuko dute Kongresuan Rajoyren kontrako zentsura mozioa. Beste alderdien babesik ez duten arren, Albak dio Podemosen izena emandakoen eta gizarteko eragile askoren babesa dutela.

  • 10:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nagua Albak 'Faktoria'n esandakoaren arabera, "ustelkeria kasu guztiak lotuta" daude, eta "argi geratu da PPk bere poltsikoak betetzeko erabali du politika". Ustelkeriak eragindakoa, "larrialdizko egoera da" eta horregatik erregistratuko dute gaur Kongresuan Mariano Rajoy gobernuburuaren kontrako zentsura mozioa. Mozioak beste alderdien babesik ez duen arren, Albak zehaztu du Podemosen izena emandako kideen eta gizarteko eragile askoren babesa dutela.

EAJren babesarekin Espainiako Gobernuak aurrera atera dituen aurrekontuei buruz, berriz, adierazi du "anti-sozialak" direla "eskubideak murrizten" dituztela. Kontzertu ekonomikoaren sistema beti defenditu izan dutela gogoratu du, baina salatu du oraingo honetan "ezkutuan" aritu dela EAJ. "Guztion eskubidea den zerbait, alderdien artean negoziatu da, aurrekontu eztabaidaren barruan".

 

 

>