Itxi

Faktoria

Itziar Alkorta

'Batzorde bioetikoaren ebazpenak etena dakar Espainiako ugaltze politikan'

EHUko Biozuzenbideko irakasleak ahulgune nabarmenak ikusi dizkio joan den ostiralean batzorde aholku-emaileak kaleratu zuen txostenari.

  • 15:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itziar Alkorta EHUko biozuzenbide irakasle eta Euskadiko Bioetika Batzordeko kidearekin hitz egin dugu 'Faktoria'n joan den ostiralean Espainiako Batzorde Etikoak kaleratutako ebazpenaz. Alkortak uste du ebazpenak "etena" dakarrela ugaltze politiketan izan den joeran. Gogoratu du, orain arte, Espainian ugalketa politikekiko jarrera malguagoa izan dela eta, aldiz, horrek haurdunaldi subrogatuarekiko kontrako jarrera ideologiko bat finkatu nahi izan duela.

Alkortak ahulgune nabarmenak ikusi dizkio txostenari: Alde batetik, "haurduntza subrogatu altruistak debekatzeko argumentuak ahulak" dira eta bestetik,  emakumeen erabakimena aintzat ere ez duelako hartzen.

Noelia Oses Son Nuestros Hijos (gure seme-alabak dira) elkateko kideak, bestetik, irmo gaitzetsi du ebazpena: nazioarteko ikerketak aipatuta gezurtatu egin du haurrentzat kaltegarria denik. Horreaz gainera, esplotazioaren kontra, debekatu ez baizik, haurdunaldi subrogatua erregulatu egin behar dela aldarrikatu du.

aldarrikatu du.