Itxi

Faktoria

Gari Garaialde

Hemen ezin da argazkirik atera!

Oporretara joan eta ia denok argazki berdintsuak, tipikoak atera ohi ditugu. Parisen, Eiffel dorrean esaterako. Argazki horiek ateratzea eragozten duen kamera bat merkaturatu dute, Restrict izenekoa.

  • 14:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oporretara joan eta ia denok argazki berdintsuak, tipikoak atera ohi ditugu. Parisen, Eiffel dorrean esaterako. Argazki horiek ateratzea eragozten duen kamera merkaturatu dute, Restrict izenekoa. 'Faktoria'n, Gari Garaialde Bostok Photoko kidearekin aztertu dugu kamera berria.

"Restrict honek argazki asko ateratako lekuan ez dizu utziko ateratzen. Donostian, esaterako, Kontxan ez liguke argazkirik ateratzen utziko", azaldu digu. Bere funtzionamendua ere zehaztu du. "GPS bat, ordenagailu txiki bat, darama barruan. Geolokalizatuta dauden argazkien datuak biltzen ditu eta lokalizazio horretan aurrez argazki kopuru batetik gora atera badira, ezin duzu zuk atera. Argazkia ateratzeko botoitxoa gorde egiten da gainera". Azken finean joku bat da. "Zer egiten dugun, zergatik leku berean..." hausnartzeko bidea ematen digun kamera.