Itxi

Faktoria

Manchesterreko atentatua

'Hildakoen artean ezagunik ba ote dagoen galdezka ari dira lankideak'

Markel Vigo unibertsitate irakasleak 6 urte daramatza Manchesterren bizitzen. Atentatuaren osteko goizaren berri eman digu hirian eta Ira Ortigosa Liverpoolen bizi den euskalduna ere izan dugu gurean.

  • 15:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Albisteei begira darama goiza Markel Vigok. Gauean poliziaren helikoptero hotsek adierazi zioten zerbait gertatu zela, baina atentatua izan zen estadiotik 6 milara bizi denez, ez zuen bestelako hotsik sumatu. Horixe da 'Faktoria'n kontatu diguna.

'Hiri erdia itxita dago eta ez da erraza gaur Manchesterrera iristea', nabarmendu digu. 'Lankideak galdezka ari dira ea hildako eta zaurituen artean ezagunik ba ote dagoen', gehitu du Vigok.

Atentatu honek 'kezka eta beldurra' areagotzen dituela uste du Ira Ortigosak. Ekaineko hauteskundeei begira ere jarri gara Markel eta Irarekin.