Itxi

Faktoria

Angel Jareño, UVESCO

'Beste 50 denda irekitzera goaz estatuan, batez ere, Madrilen'

BM eta Super Amara supermerkatuak biltzen dituen euskal taldeak zabaltze prozesuan jarraituko du, Gigante taldeko dendak erosi ondoren.

  • Angel Jareno, Uvesco

    11:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Uvesco taldeak estatu mailan zabaltzen jarraitzeko asmoa agertu du. Madrilen eta Avilan Gigante kateko supermerkatuen jabe egin ondoren, erosketa gehiago egiteko merkatua begiratzen ari direla berretsi du, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n, Angel Jareño taldeko presidenteordeak. "Gure eredua hedatzeko hurrengo urteetan beste 50 denda zabaldu nahi ditugu estatuan, bereziki, Madrilen eta Avilan".

"Gure produktu freskuen aukera dentsitate handiko hirietan ondo sartuko dela uste dugu", esan digu Jareñok. Aurten, 700 milioi eurotik gorako salmentak izatea espero dute.