Itxi

Faktoria

Bilbon

Guns N’ Rosesen kontzerturako motorrak berotzen

Gaur gauean igoko da talde estatubatuarra San Mameseko oholtza gainera. Hala ere, jarraitzaileetako asko dagoeneko estadioaren kanpoaldean daude zain. 'Faktoria'n haiekin hitz egin dugu.

  • 8:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur gauean igoko da Guns 'N Roses talde estatubatuarra San Mameseko oholtza gainera. Hala ere, goizean goizetik nabari da zaleen artean dagoen urduritasuna; jarraitzaileetako asko dagoeneko estadioaren kanpoaldean daude zain. 'Faktoria'n haiekin hitz egin dugu kontzerturako ordu gutxi falta direnean.Jende gaztea aurkitu dugu, Euskal Herriko zein kanpoko gazte eta nerabeak. Haietako batzuek gaua ere bertan pasa dute.

Euskal Herrian aurten izango dugun kontzertu handienetako bat izango da gaur gauekoa, 40.000 lagun biltzea espero baita. Arazorik ez izateko segurtasun neurri bereziak jarriko dira, eta bitxikeria bezala, aipatu selfieak egiteko makilak debekatu direla. Zelaiaren inguruko trafikoa ere moldatuko da gaur ez ezik, baita datozen egunetan ere.

n egunetan ere.