Itxi

Faktoria

Zirkua, barrutik

Zirku italiarrean murgilduta, maitasuna tarteko

Olatz Armaolea gernikarra zirkuko partaide batekin maitemindu zen; hortik aurrera zirkura batu zen. Egunotan haren herrian da ikuskizuna; bertara hurbildu da 'Faktoria'.

  • 14:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nork ez du sekula amets egin zirku batean parte hartu ahal izatearekin? Pailazoak, trapezistak edota orekariek haur zein helduen gozamen izaten dira, edonor ahozabalik uzteko moduko trikimailuekin. Olatz Armaolea gernikarra Zirku Italiarreko partaide batekin maitemindu zen; hortik aurrera, zirkuko taldera batu zen. Egunotan haren herrian da ikuskizuna; bertara hurbildu da 'Faktoria' Armaolearen istorioa, eta zirkua bera, barrutik ezagutzera.

Armaoleak kontatu digu txikitatik izan duela gustuko zirkua. Hala ere, duela urtebetetik da zirkuko kidea. Egun, 100 lagun inguruk osatzen dute komunitatea. Taberna, eskola eta bestelako zerbitzu batzuk dituztela argitu digu, eta familia handi bat osatzen dutela azpimarratu.

Zirku tradizionala egiten omen dute, baina animaliarik erabili gabe. Hala ere, kontatu digu kutsu modernoko edukiak ere sartzen dituztela. Zirku ikuskizunak izan dituen aldaketen inguruan ere mintzatu gara berarekin.

gara berarekin.