Itxi

Faktoria

Bitxikeria

Hontzak kumea atera, non, eta etxeko leihoan!

Bergarako Landatarren etxeko leihoan atera du kumea hontzak. Gema Landak kontatu digu Edorta Unamuno gure hegazti adituak ere bitxikeria jo duen kasua.

  • HONTZA etxean faktoria

    4:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joan den astean Whatsappez jaso genuen bideo bat, Bergaran, leiho batean kabia egin ostean, hontzakume bat nola jaio zen erakusten zuena. Gema Landak  'Faktoria'n azaldu digunez, "leihoak baso txiki batera eramaten du eta hontza betidanik egon da hor. Hori bai, lehen aldiz egin du arrautza leihoan".

Oiloaren tamainako arrautza bat aurkitu zuen lehenengo Gema Landaren amak. "Arrautza zegoen bitartean lehioa ikutu ere ez dugu egin hontzak ez izutzeko", nabarmendu du Landak. Eta azkenean ikusi dute hontza kumea arrautzetik ateratzen eta baita alde egiten ere. "Zorionekoa zara, ez da ohikoa" esan dio Edorta Unamuno Urdabai Bird Centerreko gure hegazti adituak.