Itxi

Faktoria

Lanbide Heziketa

Bitxigintza artistikoko lehen titulatuak

Agara Agirre eta Idoia Lizeaga Donostian bitxigintza artistikoko goi mailako teknikari titulua lortu duten lehen promozioko kideak dira. Euren ikasketen berri eman digute 'Faktoria'n.

  • 18:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bitxigintza Artistikoko goi mailako teknikari titulua lortzeko, 3 urteko teknikari ikasketak egin behar dira, bi urte ikasketak eta, gero, hirugarrena, proiekturako. Zergatik animatu ziren galdetuta "lehendik bitxigile lanak eginak nengoen baina ez nuen formazio akademikorik", esan digu Idoia Lizeagak. Bestelako kontakizuna da Agara Agirrerena, "euskal filologia ikasi nuen eta euskaltegiko irakaslea nintzen. Zerbai berriaren bila nenbilen, ordea, eskulanak gustatzen zaizkit eta begira! Hau da orain egin nahi dudana".

Ikasketa amaierako lana egin berri dute. "Polita da erakusten duzunean egindako lana. Izan ere, lan bakartia da bitxiak egitea eta gero konpartitzen duzunean ederra da", nabarmendu du Lizeagak. 6 piezako kolekzio bat egin du berak, Agarak berriz, "bi lepoko eta belarritako pare bat ilargi egutegia gaitzat hartuta". Bitxingintza ikasketetan sakondu dugu gaur Faktorian.