Itxi

Faktoria

ESKIZOFRENIA

‘Eskizofrenia pairatzen duen pertsona ez da bere gaixotasunaz konturatzen’.

Eskizofreniaren inguruan aritu gara hizketan gaur goizean Garbiñe Agiriano psikologoarekin. Azaldu digu gaixotasun larria eta kronikoa dela, eta, gehien bat, 16-25 urte tartean agertzen dela.

  • 7:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Uste da biztanleriaren % 1 inguruk pairatzen duela eskizofrenia gaitza. Hala ere, gaixotasun hau duenak ez ditu sintomak antzematen. Sintoma hauek bi taldetan banatzen dira: positiboak eta negatiboak. Positiboak dira gaixotasunaren aurretik agertzen ez diren sintomak (haluzinazioak, logika gabeko pentsamenduak …), eta sintoma negatiboak dira gaixotasunaren aurretik azalerazten ziren gaitasunen murrizketa (gizarte isolamendua, komunikazio arazoak …).

Honen guztiaren berri eman digu, eta gauza gehiago ere kontatu dizkigu Garbiñe Agiriano psikologiak 'Faktoria'n.

/strong>'n.