Itxi

Faktoria

Disko berria

Joselu anaiak: Euskaraz ondo jakin gabe, euskara plazan zabaltzen!

40 urte daramate Euskal Herriko plazetan Javi, Andoni, Felix, Jesus eta Joselu Ruiz de Gordoa anaiek. 5 anaia, euskal plazetako historia txikian sartu direnak. 'Faktoria'n euren istorioa ezagutu dugu.

  • 23:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lau hamarkadako ibilbidea ospatzeko Beti eta betiko izeneko diskoa atera berri du Joselu Anaiak taldeak. Izan ere, ez dute plazak uzteko asmorik. Larunbat honetan esaterako, Oñatin izango dira. 40 urtez anaia guztiek elkarrekin segi izana eta plazaz plaza ibiltzea ez da broma. Egiten dutenarekiko zaletasuna aipatu digu 'Faktoria'n euren letragile nagusia den Ander Gorospek.

"Beraien izaeraren ondorio da, hain dira bost anaiak jende zintzoa eta jarrena onekoa", nabarmendu digu. Ander Gorospe bera musikaria da, hainbat taldetan ibilia eta aspaldi hasi zen Joselu Anaiak taldearen kantuen letrak euskaraz egiten ditu. "Javi, anai zaharrena, nire adinekoa da eta soldaduskan batera egon ginen. Eta han hasi zen harremana, nik letrak egiten nituen ordurako eta berak jakin zuen eta pixkanaka sortu zen harremana, bereziki lehen diskoa ateratzea erabaki zutenean".

Nork ez ditu ezagutzen "Ai Anselma" bezalako abestiak! Kontua da bost anaiek ez dutela euskara ondo menderatzen, "bakarren batzuk ulertu egiten dute baina idatzian aritzeko adina ez. Euskara jakin ez arren, euskal musika plazan oso indartsua zen beraiek hasi zirenean eta horrela ekin zioten. Euskaldun gogo hori bazuten eta ahal dela erderarik ez dute erabili urteotan guztietan", nabarmendu du Gorospek.

Joselu Anaiak, gaur protagonista Euskadi Irratian.

skadi Irratian.