Itxi

Faktoria

Kalera-Kalera

'Presoen gaiaz hitz egiteko denok eseri behar dugu mahai beraren bueltan'

Oihana Garmendia Kalera-Kalera ekimeneko kideak esan du autokritika denek egin behar dutela eta bideorri bateratua adostu behar dutela Euskal Herriko eragile guztiek.

  • 7:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Andoni Ortuzar EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidenteak presoei eskutitza bidali izanaz "pozten" direla azaldu du Oihana Garmendia Kalera-Kalera ekimeneko kideak 'Faktoria'n, eta zain daudela, idatzi horretan aipatzen diren konpromisoak nola beteko diren. Andoni Ortuzarrek erantzun egin die azken hilabeteotan Sabin Etxeara bere izenean gutuna bidali dien presoei. Idatzi horrek dio, presoen dispertsioarekin bukatu eta gaixo daudenen egoerari giza irtenbide bat emateko lanean jarraituko dutela baina, era berean, autokritika egiteko eskatzen die presoei.

Kalera-Kalerako bozeramaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du "garaia dela"  konpromisoak hartzeko eta"autokritika denok egin behar" dutela eta EAJri mahai beraren bueltan eseritzeko deia egin dio. "Autokritikatik, etorkizuneko bideorri bateratua egitera pasa behar dugu", esan du.

 

 

 

>