Itxi

Faktoria

AU PAIR

Natali Izagirre, au pair Estatu Batuetan

Natali Izagirre usurbildarra Estatu Batuetan ibili da au pair; alegia, familia batekin bizi izan da eta haien eginkizunetan lagundu die. 'Faktoria'n izan dugu Izagirre gaur goizean.

  • 17:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

19 urte ditu Natali Izagirre usurbildarrak; hala ere, hainbat dira dituen gaitasunak. Abestea, gozogintza, musika, kirola… denetik egiten du Izagirrek. Minesotan eta New Yorken egon da urte eta erdiz au pair, bertako bi familiekin bizitzen. Batez ere, haurrak zaintzen egon den arren, ingelesa ikasten ere aritu da. 'Faktoria'n kontatu digu zer moduz joan den esperientzia.

Kontatu digu berentzat izugarrizko esperientzia izan dela, gorabeherak ere bizi izan dituen arren. Azaldu digu Estatu Batuetan gobernuaren bitartekaritza izaten dela au pair-ak kontratatzeko orduan, eta horrek segurtasuna eman diola.

Denbora libre gutxi izan arren, 28 estatu bisitatu dituela azaldu digu. Horretaz gain, bere esperientzia berbera bizi nahi dutenentzat blog bat ere sortu du. Gainera, orain, Au pair care enpresak kontratatu du, au pair bezala joan nahi dutenei aholkuak emateko.

Bertan bizitako esperientzien berri eman digu luze eta zabal 'Faktoria'n.

al 'Faktoria'n.