Itxi

Faktoria

Errezeta

Ogia egiten ikasteko irakaspen borobila

Asteartero etortzen zaizkigu 'Faktoria'ra  Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariak. Gaur goizean ogia egiten irakatsi digu Igorrek, eta Pilik ogi horrekin egindako errezeta goxoa prestatu digu.

  • 17:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Igor Zalakain sukaldariak ogi ona prestatzeko prozesua zein den azaldu digu 'Faktoria'ko ''Sukaldari Dema''n. Osagaiak zehatz-mehatz zerrendatu dizkigu, eta esplikatu digu prozesu luzea eskatzen duela ogi on batek.

Pili Manterolak tosta ederra prestatu digu gero Igorrek egindako ogiarekin. Ogia txigortu ostean, baratxuriarekin igurtzi eta olio pixka bat bota dio; gero tomatea ere igurtzi du eta hegaluze-mendrezka jarri dio gainean. Hori guztia tipulinarekin, antxoarekin eta Ibarrako piperrekin borobildu du.

n borobildu du.