Itxi

Faktoria

Jose Antonio Ardanza

'Hipercorreko uda hartan demokrazia pikutara joateko arriskua ikusi genuen'

Lehendakari ohiak adierazi du, orain 30 urteko ETAren atentua "argi eta garbi, inflexio puntua izan zela gizarte abertzalearentzat"

  • 3:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

ETAk Bartzelonako Hipercor supermerkatuan, gaur 30 urte direla, egin zuen atentatuaren ondoren, "demokrazia pikutara joateko arriskua" ikusi zutela adierazi du 'Faktoria'n Jose Antonio Ardanza orduko lehendakariak."Uda oso gogorra izan zen; atentatu gehiago izan zen eta sable hotsa hasi zen entzuten koarteletan", adierazi du Lehendakariak eta gogoratu, kontestu horretan deitu zuela, sei hilabete beranduago, Ajuria Eneako mahaia.

Ardanzaren arabera, Hipercorreko eraso hura "argi eta garbi inflexio puntua izan zela gizarte abertzalearentzat". Adierazi du, orduko Herri Batasunaren jarraitzaileen artetik asko "lotsatuta" agertu zirela eta EAJren barruan ere ikusi zutela ETAkoak ez zirela "gure senide galduak".