Itxi

Faktoria

Andoni Unzalu

'Sanchezek PSOEren jarrera aldaketa Twitter bidez iragartzea ez da ohikoa'

Andoni Unzaluk, Patxi Lopezen aholkulariak, hala ere, ostegun honetan CETA akordioaren inguruan PSOEk emango duen abstentzioaren balioa azpimarratu du.

  • 9:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pablo Iglesiasekin elkartu bezperan, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak exekutiba bildu du CETAz, Europar batasuna eta Kanadaren arteko komertzio askerako akordioaz, jarrera finkatzeko asmoz. Aste honetan onartu behar dute akordioa Europako parlamentuek. Eztabaida horretara begira, abstentziora joko dute sozialistek.

Abstentzioaren balioa azpimarratu du gaur Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan Andoni Unzaluk, Patxi Lopezen aholkulariak. "CETA akordioak aldeko eta kontrako jarrerak sortzen ditu eta abstentzio horrek erakutsi nahi du ez dugula baldintzarik gabe babesten", esan du.

Hori bai, Pedo Sanchez idazkari nagusiak PSOEren jarrera aldaketa Twitter bidez iaragarri izanak harridura sortu duela alderdi barruan esan du Unzaluk.

san du Unzaluk.