Itxi

Faktoria

Donostian

Integrazioa helburu duten poltsak, hondartzetako toldoekin eginak

Donostiako hondartzetako toldoak berrerabiliz poltsak eta bestelako osagarriak egiten ditu Emausek. Idoia Larrañaga da elkarteko kideetako bat, eta gaur goizean, 'Faktoria'n azaldu digu proiektua.

  • xx

    10:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Emaus elkarteak Sindesperdicio izeneko marka sortu zuen, materialei bigarren bizitza bat emateko. Orain, ekimen berritzaile batean ari dira buru-belarri lanean. Donostiako hondartza denboraldia amaituta, toldoak eskuratu zituzten, garbitu, eta poltsa bihurtzen dituzte orain. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean dihardute, eta egun hauetan Gipuzkoako hondartza ugaritan ikusgai eta eskuragarri egongo dira poltsa hauek. Idoia Larrañagak azaldu digu proiektua 'Faktoria'n.

Toldoez gain, bestelako iragarkietarako erabiltzen diren oihal zatiak ere berrerabiltzen dituzte. Esaterako, Zinemaldiko edo Donostiako Musika Hamabostaldiko kartelekin mota guztietako osagarriak josten dituzte: diru-zorroak, poltsak, karpetak…