Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

"Beldurra ematen dit Rajoyk Euskal Herria edozertarako eredutzat jartzeak"

Maddalen Iriarte, EH Bilduko bozeramailea Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan izan da.

  • 24:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

EH Bildu alderdiari ez zaio batere gustatu Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak adostu duten Kupoaren legea. Maddalen Iriarte EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak uste du akordioak ez duela "aldebikotasun harremanik" erakusten. Horren ordez, Iriarteren iritziz, "menpekotasun egoera batean jarri du Euskal Autonomia Erkidegoa".

Jeltzaleekin PPk lortu dituen akordioak eskutan, Mariano Rajoy presidenteak Euskadi eredutzat jarri du. Hitz horiek "oso arriskutsuak" iruditu zaizkio Iriarteri, eta onartu du beldurra ematen diotela "Europako alderdirik ustelenaren buru den Rajoyk, Kataluniari bere izaera ukatzen dion buruzagiak, Euskadi eredu gisa jarri nahi izatea".