Itxi

Faktoria

HUNTZA ETA GOZATEGI

Huntza eta Gozategi, lehen aldiz, elkarrekin!

Azkenaldiko fenomeno musikal arrakastatsuena izan da Huntza Euskal Herrian. Aurtengo udan 40tik gora kontzertu eskainiko dituzte, garai batean Gozategik egin bezala. Bi taldeak elkartu ditugu.

  • 23:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Huntzako taldekideak izan ditugu gaur goizeko Faktorian. Huntzak izandako arrakastaren gakoen inguruan hitz egin dugu, eta baita orain arteko haien ibilbideaz ere. Esan digute ez zutela espero izan duten arrakasta, baina argi utzi nahi izan digute badutela beste abestirik aldapan goraz gain.

Huntzako taldekideak oso gazteak dira, eta talde hasi berria dela esan dezakegu. Eskarmentu gehiago dute, ordea, Gozategikoek. Iñigo Goikoetxea taldekideak hunkituta hitz egin digu haiek izandako ibilbideaz. Huntzakoei aholkurik eman nahi ez die izan, baina aipatu du talde bakoitzaren ondare garrantzitsuena abestiak direla, eta horregatik maitatu behar direla norberaren kantuak.

eraren kantuak.