X

Irratia zuzenean

Faktoria%20|%20EiTB%20Euskadi%20Irratia

Faktoria

Rebeka Ubera Aralar alderdia desegiteaz eta egin duen ekarpenaz

Faktoria

Rebeka Ubera

'Indarkeriaren gaitzespenaz gain, politika era berria ekarri du Aralarrek'

2017/09/13

Alderdi politiko gisa abenduan desagertuko da Aralar, zuzendaritzak afiliatuei egin dien proposamena batzarrean onartuz gero.

  • 4:29 min
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Aralarrek "ideia guztiak, pertsona guztiak, proiektu guztiak eta kultura politiko berri bat" ekarri dio euskal gizarteari, bere idazkari nagusi Rebeka Uberak, alderdi gisa desagertzeko proposamena egin dutela jakin den egunean 'Faktoria'n azpimarratu digunez: "Indarkeriaren gaitzespenaz haratago", zehaztu du, "politika egiteko era berri bat".

Hamabost urteko ibilbidea amaitzera doan honetan, "emozioa azalarerazten" dela azaldu digu Uberak, "lan asko eta gogorra" eta "momentu latz eta goxoak" etortzen direla gogora. Baina, gaineratu du, "ziklo bat isteko eta berriari ekiteko garaia iritsi" dela.

Jarritako helburuak bete dituelakoan, alderdiaren zuzendaritza nagusiak bere ibilbidea amaitzeko proposamena egin die afiliatuei. Aralarren zuzendarizak  egin beharrekoak eginda ikusten ditu, uste du orain EHBildu dela tresna eta, beraz,  heldu zaiela  lekukoa eman eta ibilbide  politiko bati amaiera emateko unea. Hala jasotzen du Rebeka Ubera idazkari nagusiak eta Patxi Zabaleta alderdiko ohorezko presidenteak landutako txostenak. Bertan diote, Aralar, bere ibilbide politikoari amaiera emateko bokazioarekin jaio zela, eta orduan jarritako helburuak  beteta daudela:  Ezker Abertzale zibil eta zabalaren sorrera, ETAren borroka armatuaren amaiera edo Ezker Abertzalearen barne demokrazia.

Atzo  arratsaldean aurkeztu zien proposamena alderdiaren Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zuzendaritzei eta orain afiliatuek izango dute azken hitza. datorren Abenduaren 2an egingo duten VII. Kongresuan hartuko dute erabakia.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena