Itxi

Faktoria

Miss jantzien jostuna

Amaia Albes diseinatzailea: '25 urterekin nire ametsa lortu nuen'

Atelierra zabaldu eta espazio propio bat izatearekin amets egiten zuen Arrasateko diseinatzaile gazteak eta lortu du. Miss World Spain txapelketarako hainbat jantzi diseinatu ditu.

  • 15:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egunotan Gironan ari dira Miss World Spain txapelketako hautagaiak hainbat froga egiten. Ane Nebreda Arabako ordezkaria han da, Amaia Albesek diseinatu dizkion sei jantzirekin, nazioarteko txapelketarako sailkapena lortzeko hautagai gisa. Atzo Albesen lehen diseinua jantzi zuen: zetazko koktel soineko beltza. Datozen egunotan jantziko dituenak ezin dira esan. Lau soineko motz eta bi luze direla, hori bakarrik esan digu 'Faktoria'n Amaia Albesek.

Duela bi urte bere tailer propioa zabaldu zuenetik, Arrasateko jostun gazteak ez du atsedenerako denbora askorik. Egun, batez ere, ezkongaientzako jantziak diseinatzen ditu. Berak sortutako ideiak dira, oihalak aukeratu eta erosi ere berak egiten du eta azken puntadaraino, bere eskuekin egiten du lan guztia. Neguan, esaterako, jakak eta berokiak neurrira egiteko enkarguak ere izaten ditu. Dioenez, oraintsu hasi da jendea berriro artisau lanari balioa ematen. Azken batean, "bizi guztirako" jantzi bat izango da. Entzun hemen Amaia Albes diseinatzailearekin eta Ane Nebreda miss hautagaiarekin izan dugun elkarrizketa!

n elkarrizketa!