Itxi

Faktoria

Eskolara bakarrik

'Guk uste baino hobeto moldatu daitezke haurrak'

Santutxun abian jarri nahi dute ikasturte berri honetan eskola bidea: haurrak euren kabuz, modu seguruan, oinez eskolara joateko egitasmoa.

  • 14:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Santutxuko Karmelo ikastolako gurasoak dira Patri Jorge Cuartango eta Eñaut Etxebarri. Urtxintxa eskolako kidea, berriz, Haizea Uriartegereka. Hain zuzen ere, Urtxintxaren laguntzarekin batera diseinatu dute, Santutxuko Luis Briñas eskolarekin batera, eskolara bakarrik joaten ikasteko egitasmoa, beste hainbat herritan ere egiten den moduan. 'Faktoria'n eman digute ekimen horren berri.

Eskolara bakarrik joatea bizitzako lehen urteetako eginkizun autonomo garrantzitsua da. Hori lortzeko, gurasoek ere utzi behar dituzte alde batera haien beldurrak eta haurrengan duten konfiantza eta haien autonomia bultzatu. Izan ere, Eñaut Etxebarriak esan duen moduan, "guk uste baino hobeto moldatu daitezke umeak". Entzun hemen!

. Entzun hemen!