Itxi

Faktoria

Arkitekturaren altxorrak

Noaingo ubidea

XVIII. mendean Iruñea urez hornitzeko eraikitako akueduktuaren historia ezagutu dugu Mireia Roca arkitektura irakaslearen tartean.

  • 19:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ventura Rodríguez arkitektuak egin zuen Noaingo ubidearen proiektua 1782an eta handik bi urtera inauguratu zuten. Askok, agian, erromatar garaikoa dela pentsatuko du. Iruñea bai, Iruñea bada erromatar garaian eraikitako hiria. Hain zuzen ere, erromatarrek hiri garrantzitsuak muinoetan eraikitzen zituzten. Mireia Roca arkitektoak 'Faktoria'n kontatu digun moduan, tontor batean egoteak inguruko lurraldeen gaineko domeinua errazten zuen eta erasoen aurrean, adibidez, abantaila zen. Hala ere, baliabide hidrikoen hornikuntzarako ez da batere egokia.

XVIII. mendean, populazioaren hazkuntzak bultzatuta, Iruñea eraberritzeko plana abian jarri zen. Besteak beste, estolda bidezko sistema eraiki zen, ur zikinak hiritik eroateko eta ubidea eraiki zen - baita bost iturri publiko ere- Iruñera ura ekartzeko. Entzun hemen!

. Entzun hemen!