Itxi

Faktoria

Loaren unitateko doktorea

'Deskantsua erregulatu egin behar da'

Ondo lo egitea, ondo jatea eta kirola egitea bezain garrantzitsua dela dio Amaia Urrutia doktoreak.

  • Loa

    16:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amaia Urrutia doktorea, pneumologoa, Loaren Unitateko langilea eta Loaren Elkarteko kidea da. Deskantsuaren garrantziaz aritu da 'Faktoria'n, eta hainbat gomendio emateaz gain, deskantsua erregulatu beharko litzatekeela azpimarratu du.

Hori baita Loaren Elkartetik eskatzen dutena: telebistako prime-timea aurreratzea, umeen programazioa gauean ez jartzea, kalean egiten diren kontzertuen ordutegia mugatzea…  Izan ere, gaizki deskantsatzeak gaixotasunak eragin ditzakeela esan du, eta bizitza osasuntsu bat izateko, ondo jatea eta kirola egitea bezain garrantzitsua dela ondo lo egitea azpimarratu du.