Itxi

Faktoria

Unai Rementeria

'Zerga erreformaren tramitazioa seguruenik, ez da urte berrirako amaituko'

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du, akordioa lortzeko denbora badagoela baina, bere hitzetan, hiru Batzar Nagusietan adostu beharko da.

  • Unai Rementeria Euskadi Irratian

    Unai Rementeria Euskadi Irratian

    13:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Guggenheim museoaren 20.urtemuga ospatzen den egunean, 'Faktoria'n gonbidatu izan dugu Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia. Haren iritziz, museoa "mundura ireki den lehioa" izan da, bai Bilbon, bai Bizkaia, baita Euskadirentzat ere.

Ixtear den zerga erreformaren inguruan, akordioa Batzar Nagusien testuinguruan kokatu du. "Hor itxi behar da akordioa" esan du Rementeriak, nabarmenduz, beretzat ez dela "dezepzio politikoa izan, sozietaten zergaren tipo murrizketa ez adostea". Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren hitzetan, "Bizkaia eta Euskadirentzat onenak diren neurriak defendatzera" etorri da politikara, eta bide horretatik lanean jarraituko du. Zerga erreformari dagokionez aldiz, ez du bideragarri ikusten, zerga erreformaren tramitazioa urtarrilaren bata aurretik amaitzea.