Itxi

Faktoria

Eneko Andueza

'Aitortzen dut erreforma fiskal hau ez dela oso sakona'

Erreforma fiskalaz gain, Kataluniako auziaz ere mintzatu da Andueza. Bere ustez, 155. artikuluaren aplikazioa 'ez da soluzioa', beste panorama politiko bat abiatzeko herraminta bat baizik.

  • Eneko Andueza

    Eneko Andueza

    11:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eneko Andueza, PSE Euskadiko Gipuzkoako idazkari nagusia, 'Faktoria'n izan da, eta erreforma fiskalaren inguruan jeltzaleekin lortutako akordioaz aritu da. Bere esanetan, erreforma 'ez da oso sakona', baina beharrezkoak diren neurriak adostu dituzte. Bere ustetan, lehiakortasunaren inguruan akordioa 'onuragarria' izango da Euskadirentzat.

Katalunian 155. artikulua aplikatu ondorengo egoera berriaz, berriz, ondorengoa esan du, datozen hauteskundeekin ez dela ezer amaituko. Beste bide bat hasten da, elkarrizketaren bidea, eta prozesu horretan iritzi ezberdinak dituztenen arteko bizikidetza bermatu behar da. Anduezaren arabera, Euskadiren egiteko modua 'eredugarria' litzateke Kataluniako arazoa konpontzeko.