Itxi

Faktoria

ANGEL OIARBIDE

'Helburua 2018an Euskal Herriko txoko eta hiriburu guztietara iristea da'

Kataluniari erreferentzia eginez, demokrazian sakontzen duen gizarte bat 'kohesionatuagoa, osasuntsuagoa eta helduagoa' da Oiarbideren ustez.

  • 15:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Angel Oiarbide etorri zaigu 'Faktoria'ra. Haren arabera, herritarrek hitza hartzea eta erabaki ahal izatea normala den gizarte bat eraikitzea lortu dute Kataluniako buruzagi eta gizarte eragileek. Oiarbidek uste du arazo politiko honek konponbide politikoa behar duela, 'gero eta argiago'. Azaroaren 4an Bilbon egin asmo duten manifestazioaren inguruan, bestalde, jeltzaleen parte hartzea 'desiratzen' dutela aitortu du.

Gure Esku Dago ekimenaren barruan, bestalde, herri gehiagotan egingo dituzte galdeketak azaroaren 5ean. 'Maratoia' den bide honetan, zerbait eraikitzeko oinarri sendoa edukitzea ezinbestekoa da. 2018rako, Euskal Herriko txoko eta hiriburu handietara iristea litzateke antolatzaileen helburu nagusia, Oiarbideren arabera, izan ere, galdeketa prozesuak aurretik eta ondoren uzten duen arrastoak ez daukalako zerikusirik.

ko zerikusirik.