Itxi

Faktoria

Drogen normalizazioa?

Gizakia Helburu: 'Gizarteak normaltasunez hartzen du drogomendekotasuna'

Monika Garitanok eta Iñaki Izquierdok diote kontsumoak handia izaten jarraitzen duela, eta gizartean alarmarik ez dagoela eta horrek kontsumoa normalizatzen duela. Adi egotea oinarrizkoa dela diote.

  • 17:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Monika Garitano eta Iñaki Izquierdo Gizakia Helburu elkarteko kideek drogekiko mendekotasunaren inguruan hitz egin dute 'Faktoria'n. Gaur egun, alkoholaren, kokainaren, speedaren eta haxixaren kontsumo mailak handia izaten jarraitzen dutela diote. Baina, gizartea egoera honen aurrean ez dagoela adi diote, eta horrek kontsumoa normalizatzen duela. Egoera larria dela diote, besteak beste, kontsumoa geroz eta lehenago hasten delako.

Gizakia Helburuko kideek diote euren helburu nagusia dela mendekotasunetan zergatik erori den aztertzea.

Azken aldian ludopatia kasuek ere gora egin dutela ohartarazi dute, besteak beste, Interneten eraginaren ondorioz, eta hortan ere, gazteen kontsumoa geroz eta altuagoa dela.

altuagoa dela.