Itxi

Faktoria

Bernardo Atxaga

"Zeruko 9. kronika"

Integrismoa eta Athletic lotu ditu Bernardo Atxagak astelehenero Faktorian "zerutik" egin ohi duen irrati jardunean.

  • Atxaga

    Atxaga

    7:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Zeruan nengoela gizonilo bat hurbildu zitzaidan, nire aingeru goardakoaren antza handia zeukana baino askoz itxusiagoa eta lotsagabea zena, eta gozozale aparta. Gizonillo itxusi hark irtenarazi egin ninduen zeruko irakurketa salatik. Irten orduko, modu nabarmenean hasi zitzaidan hizketan.

“Galdera bat eingo´iat, aittu´zak ondo! Hik ba al dakik zer den integrismoa? Ikuste´al dek zer ari den gertatzen Euskal Herriko erakunderik inportanteenean?”. Nire zain egon gabe, berak eman zuen erantzuna: “Ba, integrismoa –ek historiya ge´atu itte´ala pentsatzea!”

Hala hasten da Bernardo Atxagak Faktorian egin duen 9. kronika.