X

Irratia zuzenean

Faktoria%20|%20EiTB%20Euskadi%20Irratia

Faktoria

Ardurak utzita, berriro bere lekua aurkitzea du borroka Ainhoa Etxaidek

Faktoria

Ainhoa Etxaide

'Ainhoa ez zegoen hutsa'

2017/11/10

LABeko idazkaritza nagusia utzi zuenetik igaro diren lau hilabete hauetan, etxe kontuak, zaintza, umea, Kakun... jarri ditu erdigunean "zoriontsu izatearen utopiaren" bila.

  • 23:48 min
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Aner semeak "jubilatu egin ote zen" galdetu zion Amatxo Ainhoari udan. "Jubilatuak oso zaharrak dira-eta" esan zion. Etxean ikusten zuen, eta ez zegoen horretara ohituta 7 urteko mutikoa. Hari, Kakuni eta zaintza lanei emana dago LABeko idazkari nagusi ohia gaur egun. Emaztearen amaren kargu egin dira eta aurki harrera guraso bihurtuko dira. "Lehen hirugarren edo laugarren lekuan zeuden gauzak lehen planora etorri dira orain", esan dio Maite Artolari, 'Faktoria'n.

Joan den maiatzaren amaieran Garbiñe Aranbururi lekukoa utzi zion arte, "biharamunean erabakiak hartu behar zirela jakinda" oheratu zen igandero. Ardura horren pisuaz askatuta, beste borroka batzuetan ari da orain: "Nagusia? berriro ere leku bat topatzea. Eta leku horretan eroso egotea, gustura egotea. Zoriontsu izatearen utopia ere bada proiektu horretan bilatu behar dena".

Kontziliazioa bultzatzen aritu da, baina bera izan da kontziliazioaren eredu txarrena LABen zuzendaritzan egon den artean. Eta horrek familia ez ezik, urratu ditu beste zauri batzuk eta lagunen arteko lotura hainbat: "Ez nuen jendea zaintzeko eta maitatzeko denborarik".  Eta bazuen beldurra horretan asmatuko ote zuen. "Horrexek eman dit satisfakziorik handiena. Ainhoa, idazkari nagusi izan aurretik bazegoen, eta Ainhoak hor jarraitzen du. Ez dago hutsik".

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena