Itxi

Faktoria

Zoru klausulen epaiak

'Banketxeekin akordioa sinatu zutenek ere, klausula erreklamatu dezakete'

Maider Alberdi EKA kontsumitzaile elkarteko abokatua eta Jon Beristain, Arriaga Asociados bulegoko abokatua izan ditugu 'Faktoria'n.

  • 13:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ekainaren batean lanean hasi ziren Hego Euskal Herrian lanean zoru klausula eta hipoteka gastuak aztertu dituzten epaitegi bereziak. Gaur arte, 6000 auzi-saio egin dituzte eta hasi dira gaiari buruzko lehen epaiak kaleratzen. Kasu gehienetan, ia ehuneko ehunean, bezeroaren alde egin dute epaileek eta hortaz, zoru klausula eta hipoteka gastuen bitartez ordaindutako gehiegizko dirua, itzultzera zigortu ditu finantza erakundeak.

'Faktoria' albistegian Jon Beristain eta Maider Alberdi abokatuak izan ditugu, Arriaga Asociados eta EKA kontsumitzaile elkarteko abokatuak. Biek berrikuntza nabarmen bat ikusi diete lehen epai hauek: bezeroaren alde egiteaz gain, baliogabe utzi ditu hainbat bezerok zoru klausula kentzearen truke, banketxeekin sinatuta zuten barne-akordioa. Agiri horietan, erabiltzaile guztiek uko egiten zieten epaibideak hartzeari eta hortaz, ehundaka dira, zoru klausula izanda ere, epaitegietara jo ez dutenak. Bi abokatuen iritziz, epai berriek ateak irekitzen dizkie oraindik ere erreklamazioa egin ez dutenen bezeroei.