Itxi

Faktoria

#BTN17

Gaur ezagutuko ditugu Kopla Txapelketako irabazleak!

ERREDAKZIOA | G.U.

11:30ean jakingo dugu nortzuk joango diren BECera Euskadi Irratiaren eskutik.

Gaur jakingo dugu zein diren WhatsApp bidezko Kopla Txapelketaren irabazleak. Bertsolari Txapelketa Nagusiari lotuta Euskadi Irratian izan dugun lehiaketan 150 kopla inguru jaso ditugu, eta 'Faktoria' saioan aukeratuko ditugu gaur bost finalistak.

Sari bikainak ditugu jokoan: lehenengoarentzat, afaria, hotelean gaua eta BECeko finalerako bi sarrera; bigarrenarentzat, BECeko finalerako bi sarrera; eta hirugarrenarentzat, BECeko finalerako bi sarrera.

Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Aitzol Barandiaran adituek osatuko dute finalerako epaimahaia.

Hementxe dituzue entzungai finalistak:

-Lehen finalista

-Bigarren finalista

-Hirugarren finalista

-Laugarren finalista

-Bosgarren finalista

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia