Itxi

Faktoria

Indarkeria matxista

'Hirugarren adinean dauden emakumeen aurkako indarkeria azaleratu behar da'

Arantxa Corrales Duintasuna elkarteko kideak salatu du, emakume helduen kasuan, oso zaila dela euren egoeratik ihes egitea, bereziki, euren egoera ekonomikoa oso larria delako.

  • 7:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Indarkeria matxista pairatzen duten adineko emakumeen egoera azaleratu du Arantxa Corralesek, Duintasuna elkarteko kideak. Bereziki, emakume horiek  duten egoera ekonomiko larriak euren bikotekidea uztea asko zailtzen duela dio. Gaur egun, 100.000 emakume pentsiodunek 1.000 euro baino gutxiago jasotzen dute, eta euretatik 80.000 emakumek 600 euro baino gutxiagoko pentsioa jasotzen dute.

Hirugarren adinean dauden emakumeen aurkako indarkeria ez dela hedabideetan agertzen dio "Duintasuna" elkarteko kideak, eta gaineratu du, egoera hau azaleratzea premiazkoa dela.