Itxi

Faktoria

Mixel Berhokoirigoin

'Frantziako Gobernuarekin presoen aferan negoziaketak ditugu'

Berhokoirigoinek 'Faktoria'n kontatu digu Frantziako Gobernuarekin presoen aferaz dituzten "negoziaketak konfiantzazkoak" direla, eta Frantziako Gobernuak "onartu" duela hori.

  • Mixel Berhojoirigoin bakegilea

    20:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bakearen artisau deiturikoak 'Faktoria'n kontatu digu Frantziako Gobernuarekin presoen aferaz dituzten "negoziaketak konfiantzazkoak" direla, eta aurrera egiteko modua ikusten duela gaixo dauden presoak aske uzteko bidean edo presoen hurbilketari dagokionez. Berhokoirigoinek honela nabarmendu du "Frantziako Gobernuarekin negoziaketak ditugu, elkarrizketa baino urrunago noa". Prozesua aldebakarrekoa izaten ari dela azpimarratuz, Berhokoirigoinek instituzio guztiei eskatu die "jendartearekin ez izateko mesfidatiak", eta "iparrorratz berbera" izan dezatela instituzio guztiek.

Datorren abenduaren 9an Parisen egingo den mobilizazioari buruzkoak ere kontatu dizkigu. Hamar mila pertsona espero dituzte Parisen, eta mobiliazioak aurrera urratsak egiteko lagundu beharra duela esan du Berhokoirigoinek.

rhokoirigoinek.