Itxi

Faktoria

EiTB Maratoia

'Larritasuna sentitu baino askoz lehenago hasten da iktusaren prebentzioa'

Maite Martinez Donostia ospitaleko iktus unitateko koordinatzaileak azpimarratu du, prebentzioaren kultura eta iktusaren sintomen ezagutzarena gero eta gehiago ari direla zabaltzen gizartean

  • Maite Martínez, Donostia Ospitaleko medikua

    12:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nabarmena da gizartean aurrerakuntza handia izan dela prebentzioaren kulturan eta osasuna zaintzeak duen garrantziaz ohartzen garela gero eta gehiago, baina, hala eta guztiz ere, azpimarra hor jarri beharra dagoela: "Askotan iruditzen zaigu prebentzioa botikak direla edo medikuen esku dagoela gure osasuna. Baina hori ez dela horrela. Iktusaren prebentzioa larritasuna sentitu baino askoz lehenago hasten da", azpimarratu du 'Faktoria'n Maite Martinez Donostia ospitaleko iktus unitateko koordinatzaileak, eta gaineratu, beharrezkoa dela jatekoa eta ariketa fisikoa zaintzea, esate baterako.

Zabaltzen ari da, baita ere, iktusari buruzko eta haren hasierako sintomei buruzko ezagutza: "Pertsona batek bapatean ezin-hitzegina nabari badu, begi batetik gaizki ikusten hasten bada, gorputz atal baten indarra galtzen badu edota haietako bat ez sentitzen hasten bada edo txingurrituak sentitu, ordua, berehala ditu behar du 112ra", esan du Martinezek. Larrialdizko zerbitzuetako medikuek berehala aktibatuko dute iktus kodea eta gaisoa ospitalera bideratu. "Ezinbestekoa da etxean ez geratzea, sintoma horiek pasako direlakoan".