Itxi

Faktoria

Markel Olano

'EAJn ikuspegi desberdinak ditugu EH Bildurekin izan beharreko harremanaz'

'Nik ezinbestekotzat jotzen dut abertzaleen batasuna". PSErekin egindako akordioaren balorazioa ona den arren, etorkizunerako 'irakurketa berria' egiteko garaia izan litekeela dio ahaldun nagusiak

  • 29:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

EH Bilduk EAJren aurkako jarrera "ahaztutzeko ez" daukan arren, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak "ezinbestekotzat" jotzen du alderdi abertzaleen arteko batasun estrategikoa, etorkizunera begira. "EAJn, EH Bildurekin izan beharreko harremanez ikuspegi desberdinak" dauden arren, Lizarra-Garazitik politikoki defenditu duen aukera dela gogorarazi du 'Faktoria'n eta Katalunian gertatu denak erakusten duela bide horretatik egin behar dela aurrera.  "Emantzipazio mugimenduak egiteko momentuan, estatuaren kultura demokratikoa zein den ikustarazi du", esan du eta gaineratu, "eta euskal abertzaletasunak hausnarketa egin beharra" daukala: "Jarrerak aldatu behar ditugu".

Kataluniari "babes osoa eman behar" zaiola defendatu du alde horretatik eta "tokatzen dela" Kataluniarekin "bero-bero eta gogor-gogor egotea". Prozesu subiranista bultzatu duten agintariek horrelako babesa behar dutela esan du eta alde horretatik "babes gabe sentitu" direla euskal erakundeen partetik.  Eusko Alderdi Jeltzaleak, ildo horretan, "jarrera garbia" izan duen arren, "intentsitate diferenteak" egon direla onartu du.

Gipuzkoako Foru Aldundian, PSE-EErekin duen akordio "taktikoa"ren balorazio ona egin du eta desadostasun eremuak aurrez hitzartutakoaren baitan sartuta daudenez, gobernu egonkorra dela azpimarratu du, bere egitekoa zein den ongi dakiena. Ez du, ordea, etorkizunean koalizio hori errepikatuko denik ziurtatu: "Hauteskunde emaitzak eta momentuko koiunturak hartu beharko dira kontutan".

 

 

>