Itxi

Faktoria

Iganderako

BECen sartzeko zentzuz jokatzeko eskatu dute Bertsozale Elkartetik

Jon Agirresarobek esan du edozein areto itxitan sartzeko eskatzen den errespetu bera izan behar dela Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean.

  • BEC Bertsolari Txapelketa Nagusia

    6:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Igandean, 14.000 pertsonatik gora elkartuko da BECen, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Bertsozale Elkartea buru-belarri dabil antolakuntza lanetan, eta Jon Agirresarobe Txapelketa Nagusiko koordinatzaileak kontuan hartu beharreko hainbat ohar eta argibide eman digu 'Faktoria'n. Errespetuz eta zentzuz jokatzeko eskatu du, beste edozeren gainetik.

Hasteko, sarrerak inprimatuta eraman behar direla azpimarratu du. Gailu elektronikoetan izatea ez da nahikoa, paperean eduki behar dira erositako txartelak. Gainera, segurtasun arazoak ekiditeko, ezingo dira BECen sartu erosketa guneetako gurdiak, bonbonak, sukaldeak, hozkailuak, kristalezko edukiontziak, latak eta plastikozko botila handiak. Agirresarobek azpimarratu du aurreko txapelketatik hartutako oharretan zeukatela jendea horrelakoekin sartu zela, eta, horregatik nabarmendu dutela hori guztia. Edonola ere, edozein areto itxitara sartzeko hartu beharreko segurtasun neurriak direla esan du, eta jendeari hori errespetatzeko eskatu dio (ez erretzea ere, halaber).

Edonola ere, bost bat taberna izango dira BECen, bertaratutako guztiei zer jan eta edan eskaintzeko, eta bertsozaleei lasai etortzeko deia egin die. Bestalde, haurtzaindegi zerbitzua egongo bada ere, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dute zerbitzua jada beteta dagoela.