Itxi

Faktoria

Juanjo Uria

'Ez uste hemen bertsolaririk aterako denik, esan nien aukeratu nindutenei'

Hernaniko bertso eskolatik pasatakoak dira atzo BECen izan ziren zortzi finalistetatik hiru, tartean, txapelduna. Bere besoetakoak sentitzen ditu Juanjo Uriak baina meritua haiena dela esan digu

  • 14:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hernaniko Bertso Eskolaren oparotasun eta bikaintasuna ere agerian utzi zuen atzoko finalak, finalera iritsi ziren zortzi finalistetako hiru, Maialen Lujanbio bera, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertan ondutako bertsolariak baitira. Aitor Mendiluzek eta Unai Agirrek Juanjo Uria aipatu zuten haien agur bertsoetan, Hernaniko Bertso Eskolaren sortzailea, eta gaur Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan izan dugu gonbidatu.

Orain hogeita hamar urte luze hasi zen jardun horretan, ikastolako andereñoek eskatuta. Zalea bai baina bertsolaria ez zela esanez, orduan aukeratu zutenei esan zien "ez pentsatzeko eskola hartatik bertsolaririk aterako denik", eta hara, bertsolari bikainak atera dira, eta haien artean, bitan txapelduna izan dena ere bai. "Nire besoetakoak sentitzen ditut", esan digu. BECen kantuan ikusterakoan, oholtzan ikusten dituen aldiro bezala, bertso-eskolan hasi ziren umeak etortzen zaizkio begiera.

Bertsotan esan digu, Xabier Amurizaren bidetik hasi ziren bertso eskolak "behe-behetik hasi zirela" eta gaur egun "gailurrera iritsi" direla. Berak duen merituaz, hala ere, azken puntua hauxe osatu du bigarren bertso batean "baina nirea ez da meritu, sinetsi iezadazue. Basamortuko bide gogora berak zeharkatu dute".

 

ute".