Itxi

Faktoria

Minbizia eta estetika

'Ileapaindegian ispilua estali zidaten neure buru soildua ikus ez nezan'

Minbiziak eragindako kalte estetikoak nola bizi dituzten kontatu digute gaixotasunaren diagnostikoa jaso duten 3 lagunek, ohartaraziz, ileapaintzaileek ez dakitela nola jokatu minbiziadun lagunekin.

  • 26:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ilea galtzea, azala lehortzea, azazkalak kaltetzea edota minbiziak aurpegian uzten dituen aztarnak "arazo estetikoak baino gehiago" direla azaldu digute Itziar, Ainhoa eta Manuk 'Faktoria'n. Nabarmendu digute "kalera ateratzeko indarra izateko" ezinbestekoa dutela euren burua "ondo ikustea".

Dena den, Arantza Garmendia Gasteizko Mendizabala institutuko irakasleak ohartarazi duenez, "ileapaindegi gehienak ez daude prest minbizia duten bezeroak izateko; ez instalazioei dagokienez, ezta ileapaintzaileen formazio eta emozioen kudeaketari dagokionez ere". Horregatik, minbiziadun bezeroekin nola jokatu erakusten diete institutuan Ileapainketako Zuzendaritza eta Estilismoa ikasten duten lagunei.

duten lagunei.