Itxi

Faktoria

'Guztiok Mugituz' saria

'Triziklo elektrikoak bizitza aldatu dit'

Maite Lukin 69 urteko erabiltzaileari bizitza aldatu dio triziklo elektrikoak. Errenteriako Gurutze Gorriari 'Guztiok Mugituz' saria eman dio Gipuzkoako Aldundiak.

  • 20:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoako Aldundiak 'Guztiok Mugituz' saria eman dio Errenteriako Gurutze Gorriari, mugikortasun seguru eta osasungarrirako ohiturak bultzatzeagatik, besteak beste triziklo elektrikoaren erabilera sustatzeagatik. "Faktoria" irratsaioan 69 urteko Maite Lukinekin hitz egin dugu, bera triziklo elektriko horietako baten erabiltzailea da. Ibilgailu horrek bizitza aldatu dio Maiteri; askatasuna ematen diola, paisaiaz gozatzen duela eta osasungarria zaiola adierazi digu.

Errenteriako Gurutze Gorriak ikastaroak antolatzen ditu triziklo elektrikoetan ibiltzen ikasteko. Dagoeneko, ia 400 pertsonak parte hartu dute ikastaro horietan.

staro horietan.