Itxi

Faktoria

Apostasia

Sara Fernandezek eta Unai Orbegozok apostasiaren bidea hartu dute

“Bataiatzen gaituztenean guk ez dugu erabaki hori hartzen, gure gurasoek hartzen dute guregatik. Guk ez dugu fede hori sentitzen eta Elizarekin harremana apurtu nahi izan dugu”.

  • 23:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sara Fernandez eta Unai Orbegozo zumarragarrak dira eta apostasiaren bidea hartu dute. Biek argi dute, ez dute Eliza Katolikoarekin loturarik sentitzen, eta harreman hori hautsi nahi izan dute.

Apostasia nola egin azaldu digute "Faktoria"n. Hasteko elizako parrokiara joan beharko litzake, bertan bataio agiria eskatu, eta txosten horrekin Gipuzkoako Gotzaitegira deitu. Bikarioarekin hitz egin ostean, egun bat adostu beharko litzateke bilera bat egiteko, bilera horretan katolizismoa uztearen ondorioak azalduko lirateke, datu horiek jakinda, epailearen sinadura lortu eta fede katolikoa utziko litzateke.

Sarak eta Unaik diote duela 10 urte bidea zailagoa zela, baina eurek ez dutela inolako arazorik egin bide guztia egiteko. "Ez du zentzurik Eliza Katolikoan jarraitzea ez badugu federik" dio Sarak eta horregatik ez duela zalantzarik izan apostasta izateko.

 

ateko.