Itxi

Faktoria

San Sebastian eguna

Hiritar Merezimendu Dominaren irabazleak hobeto ezagutu ditugu

Intxaurdi Kirol elkarteak, Donosti Gimnasia Erritmikoko taldeak, Izan Norbera Fundazioak, Casa Ponsolek eta Paul Zubillagak jasoko dituzte gaur arratsaldeko 19:00tan dominak Donostiako udaletxean.

  • 11:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hiriari ezohiko zerbitzua egin, eta Donostian bizitza hobetzen saiatu direnei ematen zaiela urtero Hiritar merezimenduaren domina. Aurten Intxaurdi Kirol elkarteak, Donosti Gimnasia Erritmikoko taldeak, Izan Norbera Fundazioak, Casa Ponsolek eta Paul Zubillagak jasoko dituzte dominak. guztiak ezagutu ditugu 'Faktoria'n.

Emakumeek aurten euren garrantzia izango dute, Intxaurdi Kirol elkartea “bakarrik emakumeez osatutako hiriko futbol talde bakarra da”. Ane Segurado, Intxaurdi futbol taldeko zuzendaritzako kideak kluba duela 33 urte sortu zela azpimarratu du eta ordutik gauzak asko aldatu direla gogotu digu. Domina honek indarra ematen diela dio, "emakumezkoen kirolari ematen dion bultzada izugarria da, mapan jartzen gaitu" adierazi du Ane Seguradok.

Guraso talde baten ekimenaren ondorioz sortu zen ere Altzan duela 30 urte Donostia Gimnasia Erritmikoko taldea, 2.000 neska eta mutil igaro dira bertatik, gaur egun 130 gimnasta dituzte. Laura Molinos, taldeko entrenatzaileak adierazi digu ezustean iritsi zitzaiela saria, euren kirola minoritarioa dela dio, domina hau euren lanaren aitortza dela gaineratu du.

Casa Ponsolek 180 urte daramatza Donostiako Narrika kalean lanean. Bernardo Ponsol frantsesak sortu zuen 1838 urtean eta gaur egun hiriko dendarik zaharrena da, eta baita Euskal Herriko kapela denda zaharrena ere. Urte guzti hauetan garai gogorrak jasan dituztela diote, besteak beste gerra garaiak, baina beti ere aurrera egiteko gogoa gailendu dela azpimarratu digute.

Izan Norbera Fundazioa, drogamendekoen eta haien senideekin egiten duen lanarengatik jasoko du domina.  Maribel Elustondo, fundazioko kideak saria eskertu du eta saria euren fundazioan konfiantza izan dutenei eskeiniko dietela esan digu.

Paul zubillaga pediatrak 60 urte egin ditu lanean “adimen-desgaitasuna” duten pertsonekin, eta horixe da udalak aitortu nahi izan diona, Zubillagak hunkituta eta ezustean izan zuen dominaren berri, albistea nola jaso zuen kontatu digu Zubillagak.

igu Zubillagak.