Itxi

Faktoria

Josu Iztueta

'Diru askorekin mundu gutxi ezagutu liteke, eta gutxirekin, asko'

Gertuko elkarrizketan aritu da bidaiari tolosarra, munduaz, gure munduaz eta bere bizibideaz: "WV Kalifornia bat edukitzea nahikoa da munduko % 1 aberatseneko parte izateko".

  • 20:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pribilegiatu sentitzen da Josu Iztueta, aspaldi egin zuen bizitza aukerari eutsi ahal izan diolako, gauza dezenteri uko egin eta zailtasun ekonomiko handiak pasatakoa den arren: "Gertatu zait Mugi txartelean diru gehiago izatea kontu korrontean baino". "Diru askorekin", hala ere, "mundu gutxi ezagutu litekeela, eta gutxirekin, asko". Munduan "gehienak" gu baino okerrago bizi direla azpimarratu du 'Faktoria'n eta hori maiz ahaztu egiten zaigula: "WV Kalifornia bat izatea nahikoa da, munduko aberatsen % 1en artean egoteko".

Munduan barrena jarraitzen du tolosarrak, plazerez eta bizibidez. Ez du ihes egin nahi izan inoiz, baina asko sufrituarazi dio nongoa zen eta hemen zer gertatzen zen azaldu beharrak. "Munduan 7 mila milioi baldin bagara, Champion Liguean bizi gara. Gure iraultza aberatsen iraultza izan da. VIP jendearen iraultza". Mina eta gogaitzea ekarri izan dio horrek behin baino gehiagotan: "Euskal Herria askatuta beharrean, Euskal Herri nazkatuta baino ez dugu lortu", iritzi dio.

"Erakusteko moduko herri bat daukagu baina hori zaila izan da urte askoan", esan du, turismoaz bizi-bizi dagoen eztabaidaz galdetuta. Eta gaineratu du denak garela munduan turista.

Bidaian jarraitzeko asmotan dabil -oraintxe 2018ko bidaiak prestatzen-. Askoz gehiago dira ezagutzen ez dituen herriak, ezagutzen dituenak baino, baina "jada, ez zaio denborarik geratzen", joan nahiko lukeen leku guztiera ailegatzeko. Bitartean, ametsetan jarraituko du, mapak zabaldu, eta bidaiak amets izaten.