Itxi

Faktoria

Aitor Arregi

Hurrengo urrats HANDIetarako, prest

"Enekoreren izendapenarekin fuerte ikusten ginen. Bagenekien horren arabera izango zela, eta danba!", deskribatu digu Arregik larunbat gauaren indarra gogoratzerakoan.

  • 9:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Film luze berriaren proiektua jada landuta dago. Moriarti sormen lantegiko saridunak La trinchera infinita izenburua izango duen filma aurki hasiko dira grabatzen Andaluzian. Gazteleraz izango dela eta, horretarako prestatuta daudela esan du Aitor Arregi zuzendariak 'Faktoria'n. Gogoratu duenez, beste hizkuntza batzuetan ere egin izan dute lan, esaterako ingelesez. La Trinchera infinita filmean, gerra zibileko istorio bat kontatuko dute. Euren ideiengatik etxean urte luzez ezkutatuta egon ziren pertsonen istorioa.

Nolanahi ere, Handia-k utzitako zapore onarekin gozatzen jarraitu nahi dute. Ez baita gutxi lortutakoa: 10 sari, eta era horretan, Goya garaikurren historian Mar Adentro eta Ay Carmela filmen ondoren, sari gehien lortu dituen hirugarren filma da Handia. Euskal zinemagintzan urrats handia. "Enekoren izendapenarekin fuerte ikusten ginen. Bagenekien horren arabera izango zela, eta danba!", deskribatu digu Arregik larunbat gaueko une indartsuenez galdetu diegunean.

Nekatuta eta oraindik hunkituta erantzun digu Oñatiko bere etxepean. Berandu arte egon da bart esker mezuak erantzuten eta emozio bereziz kontatu digu, lantaldeko kidei euren etxe eta herrietan egin dieten harrerei buruzko bideoek eragin dioten zirrara.