Itxi

Faktoria

Zientzia eta emakumeak

'Oraindik zientzia gizonen kontua dela uste da'

Nanogune, Materialen Fisika Zentroak, biomagunek eta Donostia International Phisics Centerrek 2 eguneko jarduerak prestatu dituzte Donostian, emakume zientzilarien lana ikustarazteko.

  • 11:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Emakumeek eta neskek Zientzia munduan sartu eta euren parte-hartzea erabatekoa eta berdintasunezko izateko, Nazio Batuen Batzar  Nagusiak otsailaren 11 Zientziako  Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erakabi zuen 2016an.

Igandean da, beraz, Zientziako Emakumeen  Eguna,  eta  hori  dela  eta,  zientzia  arloan  diharduten  zenbait  erakundeek:  Nanogune,  Materialen   Fisika   Zentroak,  biomagunek eta  Donostia  International Phisics  Centerrek  2  eguneko  jarduerak  prestatu  dituzte,  bihar  eta  etzirako, ikerketan ari diren Emakumeen lana erakustera   emateko.

Nerea Barruetabeña kimikaria da, eta Itziar Otaegi, Nanoguneko komunikazio arduraduna. Bien iritziz, "oraindik ere zientzia gizonen kontua dela uste da", euren ustez, fisika edota tenologia bezalako esparruak gizonezkoentzat direla pentsatzen da. Egoera aldatzeko erreferenteak egotea garrantzitsua dela diote, erreferente diren emakumeak behar direla diote, "erreferenterik ez dagoenez, neskek ez dute euren burua hain erraz proiektatzen postu horietan".

Datozen egunetan Donostian antolatu dituzten ekimenen berri eman digute Nereak eta Itziarrek "Faktoria"n.

/strong>"n.