Itxi

Faktoria

Bitxikeria

Santa Ageda koplak, Tokion!

Mikel Reparaz lankideak Japonian gertatu zaion bitxikeria baten berri eman digu: Tokioko denda erraldoi bateko bozgorailuetan Santa Ageda koplak entzun zituen.

  • Muyi megadernda Japonian

    Muyi denda Tokion

    3:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Japoniatik iritsi berria da Mikel Reparaz lankidea, eta lur hartu berritan deitu diogu 'Faktoria'tik. Izan ere, Twitter sare sozialean zabaldu duen bideo baten berri izan nahi genuen. Santa Ageda koplak entzuten dira bideoan, Tokioko saltoki handi bateko bozgorailuan.

Reparazek kontatu digunez, Muji dendara erosketak egitera joan zen astelehenean, eta hantxe, bozgorailuetan, Santa Ageda koplak entzun zituen. Hain bitxia iruditu zitzaion, berriz ere itzuli zen, eta egun horretan ere berriz entzun zituen koplak. 'Susmoa dut aste osoan izan direla bertan Santa Ageda koplak entzuten', aipatu digu. Dendaren arduradunei galdetu omen zien zer dela eta zeukaten bozgorailuetan doinu hori, baina inork ez zion erantzunik eman.

New Yorken urte luzez EiTBren berriemaile aritu den Mikel Reparazek gogoratu du hango Fashion Weeken Roberto Etxeberria diseinatzaile eibartarrak egindako desfilea amaitzeko ere erabili zituela Santa Ageda koplak. Jendeari oso deigarri egin zitzaion haien doinua, eta nahiko ezagun egin omen ziren. "Inork ez daki horrelakoek non eta nola amaituko duten", azpimarratu digu.